Cloverwind Ongi Etorrin!

Cloverwind
Otsailaren 7an, ostiralean, Cloverwind folk taldearen kontzertua izango dugu Ongi Etorri topalekuan, gaueko 21:00etatik aurrera. Afari goxo-goxoa ere izango da eta giro ezin hobea.
Beraz, eguraldi petralari aurre egiteko, erdu dantzara!

Kategoriak Aisia, Kultura | Erantzun

Mozorro tailerra

1557620_225648190952205_644815964_n

Inauteriak gainean ditugu eta prestatzen hasteko, hurrengo larunbatean, Otsailak 1, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Umeentzat Mozorro tailerra antolatu dugu Ongi Etorri Topalekuan, Leioako Berbalagunak-eko Gurasolagun egitasmoarekin batera.

Tabernako barra zabalik egongo da eta umeak mozorroak egiten ari diren bitartean, nagusiak zeozer hartzeko aukera izango dute.

Erdu mozorroa egitera!

Kategoriak Aisia, Euskara | Erantzun

Sukaldaritza beganoa: Tailerra + afaria

Sukaldaritza beganoa.Urtarrilaren 30ean, sukaldaritza beganoa tailerra eta afaria egingo dugu Ongi Etorri topalekuan, 20:30ean.
Afariko menua hauxe izango da:
– Arrautza bako tortila
– Seitan
Afaria 5 euro izango da (edaria barne). Denon artean sukaldatuko dugu afaria.

Izena emateko bidali eposta bat zure datuekin bizizberritzen@gmail.com helbidera, urtarrilaren 28a baino lehen.

Animatu eta erdu sukaldatzera!

Kategoriak Aisia | Erantzun

Txapelketako bertsoekin gozatzeko gakoak

bertsoBertsozalea zara? Bertsoak gustuko dituzu baina oraindik ez dakizu noiz den potoa eta noiz ez? Errimak nolakoak diren jakin nahi?
Azaroaren 15ean, ostiralean, “Txapelketako bertsoekin gozatzeko gakoak” hitzaldi – tailerra egingo dugu Ongi Etorrin arratsaldeko 19:30ean. Ostean…. Bertso poteoa egingo dugu Algortako Bertso Eskolako lagunekin!
Animatu bertsozaleok!

Kategoriak Aisia, Euskara, Kultura | Erantzun

Beldurtu, ikaratu, izutu…

beldurrezko ipuinak
Azaroaren 10ean, domekan, beldurrezko ipuinak kontatuko dizkigu Joana Oreguik arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
“Publiko helduarentzako antzerkia da. Poeren ipuin bat, becquerren beste bat, draculari buruz, sorgineri buruz ta la gaviota barku fantasmari buruz be bai.”

Aurkezpena euskaraz izango da eta ipuinak gaztelaniaz.
Domeka arrastirako plan izugarria…

Kategoriak Aisia, Kultura | Erantzun